100% Software Design
Software Diseinuaren gunean. Erantzun zorrotzak eta ausartak, berritzaileak eta eraginkorrak. Softwarea diseinatzeko ikuspegi berri bat.
“The best design is the simplest one that works but not simpler.” Albert Einstein
100% SOFTWARE DESIGN
Gure ezagutzan,
esperientzian eta gaitasunean oinarrituta, promesa bat bete nahi dugu: software diseinua ikerketan oinarritzea, zorroztasunez neurtzea eta era sinplean gauzatzea, sinpleak baitira funtzionatzen duten gauzak ere. Soluzio paregabeak, desberdinak eta ausartak. Eta bezeroa, hori guztia sortzeko oinarria.
AUTHENTIC SOFTWARE DESIGN PEOPLE
Gure nortasuna, gure izaera, gure talentua, gure kultura eta gu geu garena.
Hori guztia da Arima.
Software diseinua ikerketan oinarritzea, zorroztasunez neurtzea eta era sinplean gauzatzea, sinpleak baitira funtzionatzen duten gauzak ere. Soluzio paregabeak, desberdinak eta ausartak. Eta bezeroa, hori guztia sortzeko oinarria.
BUSINESS
DRIVEN DESIGN
Gure lehentasunen artean
lehena: gure bezeroen jarduera eta helburuak ulertzea.
IKERTZEKO JAIOAK GARA
Ezagutza esploratzen dugu, beste akats eta soluzioak aztertzen. Horri esker, epe luzerako ikuspegia lortzen dugu, eta ikuspegi hori funtsezkoa da teknologiaren munduan.
SOLUZIORIK ONENA BILATZEKO, NEURTU
Neurtzen ez bada, ezin delako hobetu.
BENETAKO KOMUNIKAZIOA
Sortzaileak gara, inkonformistak, errealistak. Eta gure adierazpenak ere horrelakoak izatea gustatzen zaigu. Zintzotasunez, gizabidez eta gogoz, emaitza beti da hobea.
SINPLIFIKATU
Gutxiago... gehiago da. Konplexutasuna murriztu eta ulermena erraztu, horretan datza giltzarria. Diseinutik bertatik automatizatzen ditugu jardunbide egokiak.
Business driven design: Understanding the big picture. Bete-betean asmatzeko, gure bezeroen jarduera ezagutzea da lehenengo pausoa.
Software diseinua
Zure produktua edo soluzioa diseinatzen lagun zaitzakegu. Edo baita dagoeneko existitzen den arkitektura garatzen eta hobetzen ere, horrela, arkitekturaren printzipioak bermatu eta negozioari balioa emateko.
Produktuak
Gure ustez, badira konpondu gabeko zenbait alderdi produktuen egungo egoeran. Horregatik, ARIMAn, geure teknologia eta produktuak garatzen ditugu. Lan horren adibide dugu HDIV produktua.
Neurrira egindako Softwarea
Software diseinuaren metodoan finkatu ditugun printzipioetan oinarritzen gara ARIMAn, neurrira egindako softwarea garatzeko.
Ikerkuntza gure DNAn dago. Plazaratzen diren teknika eta teknologiak etengabe hausnartzen ditugu. Lan horri esker, etorkizun-sena dugu eta horrek berebiziko garrantzia du gure alorrean.
Nire esperientzia CKA azterketarekin
Joan zen Martxoaren 22an Linux Foundation-en parte den CKA ziurtagiriaren azterketa egin nuen. Post honen bitartez nire esperientzia kontatu nahi dizuet, nola prestatu nuen eta zer espero daitekeen azalduz. Bide batez, orain dela hilabete batzuk Fernandok, nire lankideak, idatzitako posta irakurtzea gomendatzen dizuet. Bertan zehaztasun handiarekin azaltzen du azterketa honetan kontutan eduki beharrekoa eta nire ustez, froga gainditzeko benetan lagungarria da. Niri behintzat bere posta irakurtzea baliagarria gertatu zitzaidan!
Urko Lekuona
Java Docker edukiontzietan exekutatzea bideragarria al da?
Gure inguruan enpresa asko daude Java erabili izan dutenak beraien aplikazioak garatzeko. Horretarako Spring, Tomcat, Weblogic eta JPA bezelako tresnak erabili ohi dira. Azpiegitura hau nahiko egonkorra izan da beti eta aldaketa gutxi jasan ditu.
Iñigo Telleria
Gure hautaketa prozesua
Orokorrean hautaketa prozesuak nahiko gogaikarriak izaten dira hautagaientzat. Ohiko urduritasunari, hautagaiak eroso ez egotea bilatzen duten teknikak erabiltzea geroz eta ohikoagoa da. Hau lortzeko, elkarrizketatzaileak galdera arraroak egin edo tentsio handiko egoerak eragiten saiatzen dira askotan. Dagoeneko oso ezagunak diren galdera tipikoez gain: zein da zure bertuterik onena? zein da zure ahulezia handiena? (denek berdina erantzuten dute), geroz eta ohikoagoa da beste galdera desegokiagoak egitea ere.
Aritz Berasarte
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Gure web gunea erabiltzearekin batera, gure cookie politikarekin bat zatozela onartzen duzu.